“Eagle San Francisco” itsasontzia atzo, igandea, heldu zen lehendabiziko aldiz Bilboko Portura. Bertan, Arantza Carasa Petronorren Itsas-terminalaren buruak inaugurazio-bidaian eman ohi den oroitzapenezko plaka eman zion kapitainari.
Repsolek pleitatua, “Eagle San Francisco”-k, bere lehendabiziko gordin hustuketa egin zuen, Petronorreko Itsas-terminalean. Gordina Irakekoa zen.
Petrolio-ontzi hau Repsolek time-charter modalitatean duen bi berrietako bat da, hau da, 5 urtez pleitatu du. Eaglestar konpainiarena da eta Hyundai Heavy Industries Co. ontziolan eraiki zen 2018ko urtarrilaren 1ean, eta hilabete horretako 26an zerbitzuan jarri zen. Ontziak 277m-ko guztizko luzera dauka, 17m-ko gehienezko sakonera eta 157.512 tonako pisua, kargatzeko hiru bonba ditu, guztira 12.000 m3 /h-ko kapazitateaz.
Ongi etorri, “Eagle San Francisco”!
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.