Petronorren digitalizazio estrategiaren bitartez, “lehia-ingurune berriari aurre egiten lagunduko digun eraldaketa sustatu nahi dugu findegian”. Halaxe adierazi du Elias Unzueta Petronor Innovación-en gerenteak, 4.0 Industriaren arloko euskal esperientzia ezagutzeko Bilbon G20ko enpresa-taldearekin batera antolatutako Ekonomia Digitalari buruzko foroan.
Elias Unzuetak zehaztasun osoz azaldu ditu Petronorren digitalizazioaren zergatiak. Muskizko findegiak, enpresa segurua eta iraunkorra izateaz gain, Europako enpresarik eraginkorrenetakoa izan nahi duelako. Eta energiaren arloko egungo egoera aldakorrean, konektibitatea eta digitalizazioa nahitaezkoak direlako banatutako sorkuntza berriztagarria, energia-biltegiratzea, eskariaren gaineko kudeaketa eta serbitizazioa bezalako negozio-aukeretarako.
Tecnaliak antolatutako ekitaldi honetan izan dira, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantxa Tapia Garapen Ekonomikoko sailburua eta Emiliano López Atxurra Tecnaliaren eta Petronorren presidentea.