Deustuko Unibertsitatean Ekonomia-Zientzietan lizentziatua, 1982an, berrikitan sortutako Energiaren Euskal Erakundearen lehenengo zuzendari nagusia izan zen, eta lurraldeko gasifikazioari ekiteaz gain, energia arloko ikerketa bultzatu zuen. Ondoren, zenbait legealditan, Industria Sailburua eta Lan Sailburua izan zen.
Industria Sailburua izanik, Berariazko Berrindartze-Egitasmoa (BBE) finkatu zuen 1985ean, eta Lan Sailburua izan zen garaian, Espainian aitzindaria bihurtu zen Gutxieneko Familia Laguntza sortu zuen 1989an.
Repsol eta Naturgas bezalako enpresa energetikoen kontseilaria izan zen, eta 1991az geroztik, Petronorren Administrazio Kontseiluko kidea.
Horrez gain, Estrategia Empresarial agerkari ekonomikoa plazaratzen duen MBN komunikazio-enpresaren sortzaile eta presidentea izan zen.
Goian bego.
Oharra: hileta-elizkizuna bihar, asteazkena, martxoak 14, egingo da, 19:30etatik aurrera, Algortako Trinitarioen elizan.