Omar Fraile Astana Team-en txirrindulari santurtziarrak txirrindularitza eskola jarri du abian Muskizen, Mendiz Mendi klubaren laguntzaz, zeinen maila txikietan prestatu zen, bai errepidean eta baita mendi txirrindularitzan ere.
Omar Fraile Eskolan 30 gazte daude, 7-8 eta 15-16 urte artekoak. Asteburuetan irteerak egiten dituzte haiekin eta Frailek, egutegiak uzten baldin badio, parte hartzen du.
Omar-en eskola pasa den asteartean, martxoak 20, aurkeztu zen, 250 pertsonen aurrean, Muskizko Meatzari Aretoan. Bertan txirrindularitzara lotutako hainbat pertsona izan ziren: Ibai Salas (Burgos-BH), Gotzon Udondo (Euskadi-Murias), eta Egoitz Fernandez (Euskadi Fundazioa), baita txirrindulari ohiak ere, Marino Lejarreta, Iker Camaño eta Roberto Laiseka. Proiektu berri hau lagundu duten babesleek ere ez ziren falta izan, haien artean Petronor.