“Erakusketa helburu bikoitza dauka: Petronorren 50 urteko historia inguruarekin partekatzea, gure herrien historia baitira, eta historia hau posible egin duten guztiak, pertsona zein erakundeak, aintzat hartzea”, azpimarratu du José Ignacio Zudaire findegiko Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen Zuzendariak erakusketaren aurkezpena.
FMUren inaugurazioa, Petronorrek ingurumenarekin hartutako konpromisoa, pertsonen aldeko apustua edota energia-eredu berrira egokitzeko egungo erronka dira erakusketan nabarmendutako gertaeretako batzuk.
Erakusketak etorkizunari ere begiratu dio, ekonomia eta ingurumen arloetako eskakizun berriei erantzungo dien Petronor Innovacionen eskutik.
Erakusketa ibiltaria eskaera egiten duten udalerri horietako kultura-zentroetan eta ikastetxeetan izango da ikusgai, eta ekainean Bilboko Itsasadarra Itsas Museora iritsiko da.
Maite Etxebarria Abanto-Zierbenako alkatesak hurrengoa aipatu du: “gaurtik ostiralera arte, arratsaldeko lauretatik zortzietara, Gallartako erakusketa gela zabalik izango da Abanto-Zierbena, Zierbena zein Muskizeko herritarrentzat, baita enpresa honen ibilbidearen errepasoa egin nahi duen edozein bisitariarentzat; etorkizunera begira dagoen enpresa da, erronka zein aukera berriak dituena, eta ingurumen eta segurtasun neurririk zorrotzenak betetzen dituena”.
Ekitaldian ere izan dira, halaber, Borja Liaño eta Iñigo de Loyola Ortuzar, Muskiz eta Zierbenako alkateak, hurrenez hurren.
Prentsa oharra, hemen.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.