Santurtzi, taupadaka

Ibilaldiaren inaugurazioa, atzo, Santurtzin.
Milaka bihotz-taupada bildu ziren atzo, Santurtzin, bertako Bihotz Gaztea ikastolak antolatu zuen Ibilaldiaren inguruan. Bai erakunde guztien babesaz, bai Ezkerraldeko hainbat enpresaren laguntzaz, Petronorrenaz tarteko.

Zalantza izpirik gabe, jai eta gomuta-eguna izan zen, baina ez, horratik, egitasmorik, proiekturik, konpromesurik, kexurik, eskakizunik,  errealitate-senik eta jendaurreko aldarririk gabe. Orain arte jorratutako urraspidea pozarren harrotu beharreko eguna, baina etorkizun latza inondik ere ukatzeke.

Konprometitua, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua; pozik, Aintzane Urkijo Santurtziko alkatea; harro samar Josune Bañales Ibilaldiaren presidentea; kritiko, Koldo Tellitu Ikastolen Federazioaren presidentea, eta adoretsu, Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusia.

Era batez zein bestez, euskal taupadak nagusi atzo Santurtzin.