80 txirrindulari inguruk hartu zuten parte larunbatean, Mendiz Mendi Taldeak antolatutako eta Petronorrek babestutako, Muskizko Mello mendira egiten den bigarren gaueko igoeran.
Probak 31 kilometro izan zituen eta 988 metroko desnibela. Ibilbidea aurreko edizioko berbera izan zen ia-ia, pista bat edo beste kenduta, horien egoeragatik aldatuak.
Aurtengo edizioan, bizikleta elektrikoen eta egurrezko bizikleten erakusketa izan zen San Juan Plazan. Bisitariek bizikletak probatu ahal izan zituzten eta horiekin ibilbidea egin.
“Martxa hau lagunen arteko bilera da, esperientzia ezberdina, Mellora jende asko igotzen delako baina ez gauez, eta asko aldatzen du. Gainera, Mellora igotzen den bitartean Muskiz osoa ikusten duzu argiztatuta eta polita da”, esaten du Álvaro García antolatzaileetako batek.