Ainhoa Regilek hartuko du Ingeniaritza eta Garapenaren zuzendaritzako Prozesuen Buruzagitza, berrikitan Petronor Innovación filialaren gerentziaren ardura hartu duen Elías Unzuetaren ordez.
Ainhoa industria-ingeniaria da (Kimika espezialitatean), eta Ingurumen-Ingeniaritzako masterra egina du Bilboko Industria Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan.
Petronorren sartu zen 2004an, 2016a arte Prozesuen sailan lan egin du, eta honexen Buruzagitzaz jabetu da orain. Era berean, Petronorren hainbat proiektu estrategikotan parte hartu du; hala nola, energiaren eta CO2ren kudeaketan, hondakin-uren tratamenduan edota benchmarking arloko ikerlanetan. Azken aldi honetan, berrikuntza-proiektuen kudeatzaile lanetan jardun du, Findegia digitalizatzeko proiektuan, zehazkiago esanda.
Zorionak.