Deusto Senide Elkarteak Petronor bisitatu du gaur, findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko eta instalazio garrantzitsuenen funtzio espezifikoaz informatzeko xedez.
Ángel Gil Zerbitzu Orokorren arduraduna gidari, Findegiaren instalazioak bisitatu dituzte, bereziki 1. Plantako Kontrol Gela, eta Petronorren jarduerari buruzko informazioa jaso dute. Gainera, Luzero Puntako itsas terminalera ere gerturatu dira.
Bisita amaitu ostean Findegian bazkaltzen gelditu dira.