Fair Saturday arteari eta kulturari eskainitako eguna da. Azaroko azken larunbatean antolatu ohi da, helburu bakar batez: kulturaren laguntzaz, gogoeta bultzatu eta ondorio positiboak eragitea, herritarrek etorkizunaren eraikuntzaz arduratzeko duten desioari jarraiki.
Fair Saturday ekimena Black Fridayren biharamunean antolatu ohi da, eta egun horretan, munduko osoko milaka artistak eta kultur erakundek jaialdi global honekin bat egiten dute, norberak aukeratutako gizarte-proiektu baten mesedetan. 2014an sortu zenez geroztik, ehunka izan dira mugimendu honekin bat egin duten artistak, kultur erakundeak eta gizarte-proiektuak. Iaz 600 ekitaldi inguru antolatu ziren 114 hiritan, eta guztien artean, 100.000 pertsona baino gehiago erakarri zituzten, hainbat kasua sozialetarako 189.000 euro inguru bilduz.
Munduan zehar, askotxo dira Fair Saturday bultzatzea erabaki duten hiriak eta lurraldeak. Eta aurten ez dira gutxiago izango.