“Pedro Axular euskal idazlerik klasikoenak esan zuen orain dela laurehun urte: Ogirik ez dakusat biltzen, hazirik erein gaberik. Hau da, ez dagoela garirik biltzerik, aurretik hazia erein gabe. Beste hainbeste esan dezakegu Petronorren gainean: ez genuen sekula oraingo fruiturik jasoko, orain berrogeita hamar urte norbaitek hazia erein izan ez balu.“
Petronor sortu zeneko berrogeita hamar urtebetetzea dela-eta, ildo beretik gogorarazi zuen atzo Emiliano Lopez Atxurra presidenteak Enrique Sendagortaren (Petronorren lehen presidentea) zein Antonio Brufauren (Repsolen presidentea) lan eskerga. Sendagortarena, 1968 urtean Petronor abian jarri zuelako eta Brufaurena, berriz, 2007ko krisialdian, 1.000 milioi euroko inbertsioa bultzatu eta Petronorren etorkizuna zati baterako segurtatu zuelako.
Zentzu honetan, Petronorrek ohorezko makila opa izan zion esker onez Antonio Brufauri, zeinek jaso zuen Josu Jon Imazen eskutik.
Bideoa, hemen.