Goizeko hamarretatik, norgehiagokan parte hartu zuten Euskadiko LHko zentroetako hamaika taldeek hainbat proba gainditu behar izan zituzten; hala nola, balaztatze-testa, slaloma eta azelerazio-proba. Horietan guztietan, Somorrostroko automozioko ikasleak onenen artean kokatu ziren. Gero iritsi ziren entrenamendu libreak irteerako posizioak erabakitzeko, eta horietan ere, SOMOS++ taldeak abiadura erakustaldia egin eta “polerako” sailkapena lortu zuen. Lehenengo postuan irtenda, Somorrostroko pilotuak lasaitasunari eusten eta arerioen hasierako zirikadei aurre egiten jakin zuen, neke handiko eta bidezko garaipena lortuz.
Petronorren babespean, Somorrostro Prestakuntza Zentroko taldeak fase teknikoetako saria, Berrikuntzako bigarren postua eta ibilgailuari diseinuari dagokion hirugarren saria ere lortu zituen.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.