Jesús Loza Gobernuko ordezkariak Petronor bisitatu du gaur goizean. Emiliano López Atxurra konpainiaren presidentea berarekin izan da.
Jesús Lozarekin batera Vicente Reyes Bizkaiko ordezkariordea eta Azahara Domínguez Bulegoko burua izan dira. Petronorren partetik batzarrean izan dira Miguel Gutiérrez Findegiaren zuzendari orokorra, José Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria, eta Administrazio Kontseiluaren izenean, Melchor Gil.
Batzarrean zehar, konpainiaren aurkezpen orokorra egiteaz gainera, sektorearen egoera globalaz, Petronorren aurreikuspenez eta konpainiaren bizi-zikloa funtsatzera zuzendutako inbertsio planaz informatu da.