Aipatu 35 bekak Gradu Ertaineko nahiz Goi-mailako Graduko Preskuntza Zikloetara bideratuko dira, Petronorri dagozkion espezialitateetan. Beka bakoitza 800 euro bestekoa da. Beken %10 izango dira, %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten ikasleentzat. Gainera, deialdiko bi ikaslerik onenek 800na euroko bonus gehigarria jasoko dute, egindako ahaleginaren esker onez.
Parte hartzeko interesik duten ikasleek becasfp.petronor.com webgunearen bitartez egin ahal izango dute eskabidea, gaurtik 2018ko urriaren 16 arte.
LH-programa hau 2008an indarrean jarri zenetik, honezkero 500 baino gehiago izan dira, hiru udalerrietan, Gradu Ertaineko edo Goi-mailako Graduko bekaren bat jaso duten ikasleak, zeinetatik 42 emakumeak izan diren. Egindako inbertsio osoa 950.000 euro inguru baino gehiagokoa izan da.
Informazio gehiago, hemen.