Muskizko La Arena zubia da, Bizkaiko errepide-sare guztiko biaduktuen artean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Lanetako Sailak oraintsuen aztertu dituenetako bat.
Bizkaiko errepide-sareak mila zubi baino gehiago ditu, eta guztiak monitorizatzen eta kontrolatzen ditu harako Zubi Kudeaketarako Sistemak (ZKS), zeinek biltzen dituen lurralde historikoko zubi guztien zertzelada geografiko, orografiko eta fisiko guztiak.
Segurutik, Muskizko La Arena zubia da denen artean nabarmenetako bat, ez da-eta, alferrik, bihurgunez eraikia eta egunero 55.000 ibilgailuren zirkulazioa biltzen duena, Euskadi eta Kantabriaren arteko muga inguruan.
Herri Lanetako sailak orain dela pare bat urte aztertu zuen zubi osoaren egoera zertan zen, eta zegokion mantenu orokorra burutu, 2016ko apiriletik 2018ko maiatzera bitartean.