Naukas-en zortzigarren ekitaldia irailaren 13tik 16ra bitartean izango da aurten, Bilboko Euskalduna Jauregian, Petronorren laguntzaz, besteak beste. Euskal Herrian eratu ohi den zientzia-zabalkunderako jardunaldirik nabarmenena da segurutik.
2017ko egitarauan zehar indarrean jarritako ildoa jarraiki, ostiraleko eta larunbateko ohiko saioez gainera, ostegun arratsaldean “Naukas Pro” delakoa antolatuko da, ikerketa-zentruek, laboratorioek eta lan-taldeek egindako proposamenen aurkezpenei atxikia, eta, igande goizean, “Naukas Kids”, umeentzat egokitua.
Esan gabe doa, urtero bezala, programaren gorputz nagusia ostiral arratsaldez eta larunbat osoz garatuko dela, hamar minutu baino irauten ez duten etengabeko hitzaldi-sortaz, ikuskizunak, elkarrizketak eta sari-emanaldiak tarteko, beti ere umorez eta alaiantza.
Iaz, Euskalduna Jauregia erabat bete zen ostiraleko nahiz larunbateko jardunaldietan, eta 800 ume inguruk parte hartu zuen igande goizeko Naukas Kid ekitaldian.