BulgeONE deritzon tresna honen bitartez, aldaketa termikoek koke-ganbaretan eragin dezaketen “bulging” (konkordura) delako fenomenoaren detekzio goiztiarra egiten da. Prototipoaren probak Petronorren findegian egiten ari dira, oso emaitza onekin egin ere, Repsolek Espainian dituen beste findegi batzuetako adituen aholkularitzaz.
Segurtasuna areagotzea, denborak eta kostuak murriztea, ekipoen erabilgarritasuna handitzea eta ezusteko geldialdiak saihestea dira prebentzio-mekanisno honen abantaila nagusiak, ikuskapen-teknikak hobetzeaz gain.
Tresna prediktibo honen garapenak koke-ganberen segurtasuna, fidagarritasuna eta iraunkortasuna areagotuko dituen hobekuntza teknologikoa ekarriko du. Proiektu berritzaile hau Inesco Ingenieros eta Innomerics startupak gauzatzen ari dira Repsol Fundazioak abian duen Ekintzaileentzako Funtsaren laguntzaz.