Petronorrek jakinerazi nahi du, FCC unitateari erantsitako Turbo Expander energia berreskuratzeko unitatea berriro ere indarrean jarriko dela gaur arratsaldean zehar, beharrezko operazio-doikuntzak amaitu ostean eta atzo aurreratu bezala.
Erabaki honen berri eman zaie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.