Londresen ospatutako BBC-ren “Proms-en azken gaua” eredutzat harturik, ikuskizunak adin desberdinetako pertsonei zuzendutako ospakizun kultural herrikoia izatea du helburu. Gainera, ikuskizunean parte hartuko duten erakundeak bizkaitarrak eta bilbotarrak dira. Bilboko Koral Elkartea, Rossini Abesbatza eta EHU Abesbatza izango dira talde nagusiak, Bilboko Udal Musika Bandarekin batera. José R. Pascual-Vilaplanaren agindupean joko dute gau honetan. Hauekin batera, Bizkaiko hainbat abesbatzek hartuko dute parte. Honez gain, Bizkaiko ehundaka neska mutilek irekitze ekitaldi honetan parte hartuko dute: Bilboko Koral Elkartea, Bilbao Musikako Gazte Abesbatza, Gazte Schola Barakaldo eta beste hainbat ikastetxetako abesbatzei esker.
Guztira 1.000 pertsonek ikuskizun paregabea sortuko dute, abesti herrikoiak eta ezagunak abestuz, hala nola, Itoizen “Lau teilatu”, Carmina Buranako “Oh Fortuna”, “We are the world”, Nabuccoren “Va pensiero” baita musikaldi, opera, pop eta hots banda ezagunen abesti gehiago ere.
Ekitaldian Benito Lertxundik gonbidatu berezi bezala parte hartuko du. Marta Ubieta soprano bilbotarrak eta ELEY pop taldeak ere parte hartuko dute. Guzti hau holograma eta videomapping efektuak dituen ikus-entzunezko ikuskizun batekin gertatuko da Necsum enpresari esker.
Prentsaurrekoan zehar José Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak hurrengoa aipatu du: “Fair Saturday gure Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren proiektuarekin bat dator, kulturarekiko apustua eta gizarte proiektua batzea klabea da eta oso harro gaude laguntzeagatik”.
Ikuskizunaren bidez lortutako etekin guztiak, izatekotan, Fair Saturday-k bultzatutako “Barrera Ikusezinak” mikromezenazgo kultural programa finantzatzeko erabiliko dira. “Barrera Ikusezinak” baztertutako umeen integrazioa kulturaren bitartez lortzea du helburu eta gaur egun 15 ume inguru dira programa honen parte. Gainera abesbatza guztiek haiek hautatutako proiektu sozial bat lagunduko dute haien ordainaren bidez.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.