Guggenheimek bisitarien markak hobetu ditu udan

Guggenheim Bilbao Museoa. Argazkia: https://www.guggenheim-bilbao.eus
Ekainean, uztailean eta abuztuan, 445.147 pertsonak bisitatu zuten Guggenheim Bilbao Museoa, hots, 2017ko epealdi berean baino 17.383 pertsona -% 4- gehiagok eta 2016an baino 32.005 gehiagok, 2018koa museoaren historiako udarik arrakastatsuena bihurtuz.

Udako publikoaren % 76 Estatutik kanpokoa da (iazko portzentaje berbera), eta oraingoan ere, frantsesen etorrera handia nabarmendu behar da, bisitari guztien % 22, atzetik italiarrak (% 8), britainiarrak (% 8), alemaniarrak (% 6) eta holandarrak (% 5) kokatu direlarik.

Jendetzarik handieneko eguna abuztuaren 14a izan zen, asteartea, 7.715 bisitari bilduz, eta egunero 5.345 pertsona etorri ziren batez beste, iaz baino 148 gehiago.

Urteko kopuru metatuari dagokionez, 2018ko abuztuaren 31n, Petronor babesle duen Museoak 837.502 bisitari bilduak zituen, 2017ko data berean baino % 2 gehiago eta 2016an baino % 6 gehiago.