Matilde García Echevarria Segurtasun, Ingurumen eta Kalitateko Gerente Senior izendatu dute Segurtasun, Ingurumen eta Kalitateko Zuzendariordetzaren barruan. Matilde García Desulfurazioko Burua izan da orain arte, eta aurrerantzean, Petronorren Zuzendaritza Batzordeko lehenengo emakumea izango da, industria-teknika arloan.
Karguan, lekukoa hartu dio Rafael Orejasi, azken hau FCCko Senior Technical Advisor bihurtu baita Repsolen Berrikuntza eta Digitalizazio Zuzendaritzaren barruan, eta aurrerantzean, Petronorretik beteko ditu kargu berriari dagozkion eginkizunak.
Zorionak bioi.