Zierbena Donostiako estropadetan lehiatuko da igandean, eta lehenengo aldiz, Kontxako Bandera eskuratzeko aukera historikoa izango du. Zierbenakoek uda hasieran erakutsi zuten indarrari erreparatuta, kontuan hartzeko moduko emaitzak iragartzen zizkieten denboraldi honetarako, baina azkenaldiko gertaerek egundoko balentria lortzeko aukera egiaztatzen diete.
Zierbenak Eusko Label Ligan lortutako hirugarren postuak agerian utzi du Arraun Kirol Elkarteko kideen sasoi ona, eta joan den igandean Urdaibairi jarritako zigorraren ondorioz, Zierbena eta Hondarribia baino ezin dira txapeldun atera, 86 ehuneneko abantaila txiki-txikiaz bizkaitarren alde.
Zernahi gerta daiteke, noski, baina estropada ziaboga bakarrekoa izatea ere Ziberbenaren mesedekoa izango da.