Hondarribia tximista bezain azkar abiatu zen, eta Zierbena ez zen aldendu “Ama Guadalupekoa” trainerutik. Estropada lehia bizi-bizikoa izan zen, joaneko tartean nahiz etorrikoan, eta bi traineruek norgehiagoka ikusgarria eskaini zuten. Zierbenarrek kosta ahala kosta eutsi zioten historia egiteko ametsari.
Hala ere, Santa Klara uhartearen parean, Hondarribiak hiru segundoko abantaila lortu zuen. Zierbenak borrokan jarraitu zuen, eta badian sartzean, galdutako tartea berreskuratzen hasi zen, 300 metro gelditzen zirenean gipuzkoarrengandik segundo batera kokatu arte. Zierbenak borroka gogorra egin arren, azkenean, Hondarribiak Kontxako Bandera eskuratu zuen hamabigarren aldiz.
Hauxe izan zen amaierako sailkapena:
1- Hondarribia 39;21 minutu
2- Zierbena 90 ehunenera
3- Orio 16 segundora
4- Bermeo 26 segundora
5- Cabo 49 segundora
6- Santurtzi 57 segundora
7- Donostiarra 59 segundora
8- San Pedro 1:07 minutura