Nahiz eta eguraldia bat ez etorri, guztira 250 pertsonek Abanto-Zierbenaren Mendi Ibilaldiaren bederatzigarren edizioan parte hartu zuten atzo.
Gallarreta Mendi Taldeak antolatutako eta, Abanto-Zierbenako Udalaren, Petronorren zein Deiaren laguntzaz egindako, lehia xederik gabeko froga hau goizeko 8:00etan irten zen Gallartako Eusko Gudariak Plazatik, Euskadi, Kantabria eta Burgoseko 30 herrietatik etorritako mendizaleekin. 220 pertsonek -130 gizon eta 90 emakume-ibilaldi motza (21km) edo luzea (32km) egin zuten; familientzako ibilaldian (10km) 30 ibiltarik parte hartu zuten. Azpimarratu beharra dago frogan parte hartu zutenen %40a abantoarrak zirela.
Gallarreta Mendi Taldeko Eduardo Calleja, José Luis Pozo eta Jesús Morlote izan ziren ibilaldi motza amaitu zuten lehenak. Ibilaldi luzeari dagokionez, Gabriel Jauregi zierbenatarra izan zen lehena.
Argazkiak, hemen.