“Gure herrian oso errotuta dagoen ekitaldia da eta honen bitartez kirola eta aisialdi ohitura osasuntsuak bultzatu nahi ditugu, baita meatze-iragana duen herri eta paisaiak erakustea ere”, aipatu du Maite Etxebarria Abanto-Zierbenako alkatesak, zeinek mundu guztia parte hartzera gonbidatu du.
Aurten ere bi ibilaldi izango dira, 32 kilometroko luzea, 21 kilometroko motza, eta familiarekin egiteko 10 kilometroko bat. “Familia ibilaldia asko aldatu da iazkoarekin konparatuz, ez da mendietatik pasatzen, baina mendi inguru batetatik igaroko da, inguruko mendietan barneraturik dauden auzoetatik pasatuz. Ibilaldi luze eta motzari dagokionez, %50ean aldatu dira. Montaño alde batera utziko dugu eta Trianoko Mendietatik eta Galdamesetik pasatuko gara”, azaldu du Goyo Vicente Gallarreta Mendi Taldearen presidenteak, ekitaldiaren antolatzaile.
Petronorrek, Deiarekin batera ekimenaren babesle denez gero, inguruarekin duen konpromisoa azaldu du, eta Miguel Gutiérrez Findegiaren zuzendari nagusiak hurrengoa gaineratu du: “ekimen harrigarria da, gure auzokideen osasuna bilatzen duelako, kirol praktika eta familia ingurua, lagunartekoa, batzen dira”.
Kike Hermosilla Deiaren Merkataritza zuzendariak egunkarirako ekimen honetan parte hartzeak suposatzen duen poztasuna transmititu du.
Bideoa, hemen.