Bilboko UPV-EHUko Industria Ingeniaritza Mekaniko zein Elektrikoaren ikasleek findegia bisitatu dute.
Muñatonesen ongietorria jaso ostean, bisitariek Petronorren historia eta fintze prozesu konplexua gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduradunaren azalpenen bidez.
Ondoren, Petronorreko instalazioetan zehar ibili ziren, kontrol gela berria bisitatu zuten eta Luzero Puntako Itsas-terminalera ere gerturatu ziren.