Gaur, asteazkena, urriak 31, goizeko 10:07etan Petronorrek barneko larrialdi-simulazioa aktibatu du hodei toxiko hipotetikoagatik, Seveso araudi europarraren arabera, eta ez du kanpoan eraginik izango. Ustezko gertakari hau detektatu bezain laster –simulaturik- berehala informatuko da.
Barneko simulazio honek, Segurtasun Sailaren Kanpoko Larrialdi Planaren aktibazio-simulazioarekin kointziditzen du eta horrek eragingo du, besteak beste, larrialdi kimikoaz abisatzeko sirenen sarea ere aktibatzea, eta Muskiz, Zierbena eta Abanto-Zierbena Udalerriei eragingo die.
Segurtasun Zuzendaritzak berak adierazi bezala, saio hauek derrigorrez egin behar izaten dira tarteka-marteka, balizko larrialdi kimiko baten aurrean herritarren segurtasuna bermatu ahal izateko.