Bilboko Udalak, Petronorrek eta Hiri eta Tokiko Gobernu Batuek (CGLU) Hiri-mugikortasun iraunkorraren ereduak eraikiz deritzon eztabaida eskainiko dute bihar, ostirala, azaroak 23, 11:30etatik 13:00etara bitartean, Deustuko Unibertsitateak Bilbon duen Icaza auditoriumean.
Hauxek dira Elías Unzueta Petronor Innovacionen zuzendariak moderatuko duen topaketa honetako partaideak: Alfonso Gil, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzia; Jordi Hereu, Bartzelonako alkate ohia eta Idencityko presidentea; Pilar Elejoste, DeustoTech Mobilityren arduraduna; Aitor Arzuaga, IBILeko zuzendari nagusia; eta Ion Larrañaga, Tecnaliako Automobilgintza Sailaren zuzendaria.
Hitzordua, 2019ko otsailean Bilbon antolatuko den hiri-mugikortasunari buruzko SUMBIO 19 biltzarrari atxikita dago.