“Arrakastaren gakoa da enpresa eta zentroa aliatu estrategiko gisa ikustea”, esan dute Petronorreko María Gazteluk eta Somorrostro Irakas-guneko Sergio Martinek, gaur Bilbon, Confebaskek, “Gazteria, Euskal Enpresa eta Lanbide Heziketa” leloaz, antolatu duen jardunaldian.
María Gazteluk eta Sergio Martinek Petronorrek eta Somorrostrok duela 30 urtetik geroztik mantentzen duten lankidetza nabarmendu dute. Prozesu hau Araututako Prestakuntza Dualarekin, mantenu sailean berezitutako Dualarekin eta Ingurumen Profesionaltasun Ziurtagiriarekin burutu da, Segurtasunarekin batera “gure jardueraren oinarri” baitira.
1998tik 18 dira, Formatu Dualean, plantako operadoreentzako antolatu diren Prestakuntza Okupazionaleko ikastaroak, 416 lanpostu berri sortuz, %11a emakumeak. 2016an Ikaskuntzarako Europako Aliantzak proiektua saritu zuen.