Londresen ospatutako BBC-ren “Proms-en azken gaua” eredutzat harturik, ikuskizunak adin desberdinetako pertsonei zuzendutako ospakizun kultural herrikoia izatea du helburu. Gainera, ikuskizunean parte hartuko duten erakundeak bizkaitarrak eta bilbotarrak dira. Bilboko Koral Elkartea, Rossini Abesbatza eta EHU Abesbatza izango dira talde nagusiak, Bilboko Udal Musika Bandarekin batera. José R. Pascual-Vilaplanaren agindupean joko dute gau honetan. Hauekin batera, Bizkaiko hainbat abesbatzek hartuko dute parte. Honez gain, Bizkaiko ehundaka neska mutilek irekitze ekitaldi honetan parte hartuko dute: Bilboko Koral Elkartea, Bilbao Musikako Gazte Abesbatza, Gazte Schola Barakaldo eta beste hainbat ikastetxetako abesbatzei esker.
Ekitaldian Benito Lertxundik gonbidatu berezi bezala parte hartuko du. Marta Ubieta soprano bilbotarrak eta ELEY pop taldeak ere parte hartuko dute. Guzti hau holograma eta videomapping efektuak dituen ikus-entzunezko ikuskizun batekin gertatuko da Necsum enpresari esker.
Abanto, Muskiz edo Zierbenakoa bazara zozketan parte hartu, galdera zuzen erantzun eta, abesti herrikoiak eta ezagunak abestuz, 1.000 pertsonek sortuko duten ikuskizun paregabea ikusteko sarrerak irabazi ditzakezu. Zozketa azaroaren 16an amaituko da.
Parte hartu, hemen.