Petronorren presidenteak, Emiliano López Atxurrak, Bilboko Koral Elkarteak eskainitako ohore-domina jaso du. Sari honek Petronorrek urtez urte musikaren eta kulturaren alde egiten duen lana aitortu nahi du.
“Petronor Bilboko Koral Elkartearen lankide denez gero arte eta kultura-sustapenetan, honako domina honekin bere laguntza eta lankidetza aitortu eta eskertu nahi dugu”, aipatu du Jose Miguel Lanzagortak, Koral Elkartearen presidenteak.
Lopez Atxurrak, berriz, domina jaso izana eskertu du, baita musika-partituraren eta enpresa-kudeaketaren arteko parekotasuna azpimarratu ere, “ez baita alferrik musika-partitura enpresaren jestio-ildoaren pareko eta talde-lanaren euskarri”.
Saria une ezin hobean heltzen da: Petronorren 50. Urteurrenean. Enpresak urtebetetze hau ospatu zuen, aurreko ekainean, Bilboko Koral Elkarteak eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak Euskalduna Jauregian eskainitako kontzertuarekin batera.