“2018an egindako esfortzu eta lana eskertu nahi dizuet. Petronorren giza taldea onenak zarete”, esan zuen harro Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidenteak, atzo Bilboko Carlton Hotelean izan zen Gabonetako ohiko Topaketan.
Lopez Atxurrak urte honetan erretiratu direnak gogoratu zituen, “onena opa dizuet”, eta Lourdes Ruiz de Gopegui Zuzendaritza idazkariaren lana goraipatu zuen bereziki, “bere esfortzu, leialtasuna, bokazio, eta Petronorrekiko amodioagatik”.
Lourdesek José Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariaren eskutik lore-sorta jaso zuen, enpresari eskainitako urteetako lana eta arduragatik.