Petronorrek ateak ireki dizkie ikasle gazteei zalantzak argitu eta prestakuntzan aurrera jarrai dezaten animatzeko.
Jardunaldia findegiari buruzko sarrera batez hasi da. Ondoren, Petronorreko boluntarioek beren lanpostuetako eguneroko jardueraren berri eman diete bisitariei, etorkizun profesionalari buruzko erabakiak hartzeko inspiratu eta anima daitezen. Jardunaldia esperientziak partekatzen jarraitzeko balio izan duen bazkari batez amaitu da.
Jarduera hau Euskadiko gazteen enplegagarritasuna hobetzea helburu duen Novia Salcedo Fundazioaren lankidetzaz antolatu da.