Azken urteotan, Petronorrek energia-kontsumoak zein CO2 isurketak murriztearen alde lan egin du, asmo handiko helburu zehatzak finkatuz, betiere sailez sail eratutako diziplina anitzeko optimizazio-taldeen bitartez eta energia-eraginkortasuna bultzatzeko inbertsio handiak eginez, besteak beste. Kudeaketa hau ISO-50001:2011 nazioarteko arauan ezarritako betebehar espezifikoetara egokitzea izan da 2018ko lorpena. Zentzu honetan, Manu Núñez Petronorren Ingeniaritza eta Garapen zuzendariak hurrengoa esan du: “guretzako energia eraginkortasuna funtsezkoa da, izan ere, ez ginateke 50 urteren ondoren hemen izango ez bagenu energia eraginkortasunean asko eta gogor lan egin. Poztekoa da ziurtagiri gau lortzea”.
Ziurtagiri honek findegiari ekarriko dizkion onuren artean, sail guztietako lan-metodoen estandarizazioa nabarmen daiteke, energia-kudeaketari buruzko irizpide orokorrak eta jardunbide egokiak finkatuz, hobetzeko aukerak lehenetsiz eta jarduera guzti-guztietan energia-kudeaketari dagozkion irizpidean ezarriz; ez soilik unitateetako eragiketetan, baita mantentze-lanetan, ekipoak kontratatu eta erosteko prozesuetan, etab.
Kanpoko erakunde batek ISO-50001 estandarren arabera emandako ziurtagiri honek, Petronorrek ingurumenaren zein garapen energetiko iraunkorraren alde hartutako konpromisoa berresten du. “Petronorren egin duzuena da nazioarte mailan ezaguna den energia kudeaketa sistema ezarri eta ziurtatu, materia honetan Europako politiken betetzea erraztuz, eta hori zoriontzekoa da” azpimarratu du Luz Emparanza AENORen zuzendariak Euskadin.
AENORen prentsa oharra hemen eta hemen.
Bideoa, hemen.