Portugaleteko Zunzunegui Institutuko Batxilergoko 2. mailako ikasleek findegia birritan bisitatu dute hilabete honetan.
Lehendabiziko bisitaldian Petronorren Laborategian izan ziren. Bertan analisi kimikoko ekipoen funtzionamendua azaldu zitzaien eta findegiaren hainbat produktu erakutsi ere, haien ezaugarrietako batzuk ezagutzera emanez. Miguel Angel Sinobas Laborategiaren gerentea, Fernando Mangado Kromatografia arduraduna, eta Nerea Mendizabal Laborategi kudeatzailea haiekin izan ziren.
Bigarren bisitan, Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduradunak findegiaren funtzionamenduari buruzko hitzaldia eskaini zien, eta industria gunetik ibilbidea egiteko aukera izan zuten, 1-2 kontrol gela gertutik ikusiz, baita Luzero Puntako Itsas-terminala ere.