Egoitza berria osatuko duten hiru eraikinetan, bulego nagusiak eta egunez egun Petronorrera joaten diren 1.000tik gora pertsonarentzako jantokiak eta aldagelak kokatuko dira. Pablo de la Hoz proiektuaren arkitekto arduraduna azaldu duenez, “hiru eraikin hauek modernotasunaren, teknologiaren eta energia eraginkortasunaren aldeko apustua sinbolizatzen dute, eta kokatzen diren inguru osoa barne hartzen duen eragiketa paisajistikoan inskribatuta daude”.
Eraikin berriek aerotermia-sistema efiziente eta iraunkorra izango dute, izan ere, aldagelen eraikinaren teilatuan, eraikin berrietarako beroaren eta hotzaren zati handi bat hornituko duten 200 eguzki-plaka instalatuko dira. Gainera, eraikin berriak euri-ura biltzeko eta instalazioetan erabilitako ura egokitu eta berrerabiltzeko sistema batez hornituta egongo dira.
Isolamendu termikorako gaitasun handia duten eraikinak izango dira, horien energia eskaria murrizteko asmoz. Eraikinek eguzkitik babesteko sistema aldagarria izango dute, eguzki-erradiazioaren baldintzetara automatikoki egokituko dena, eraikinaren barnealdeko beroketa murrizteko.
Eraikinak USGBC (United States Green Building Council) delakoaren LEEDS energia-eraginkortasun eta iraunkortasunari buruzko estandarraren arabera ziurtatuko dira.
Muñatoizko jauregia, bulego nagusien orain arteko egoitza, Petronorren lan egiten duten pertsonen prestakuntza zentro berria izango da.
Prentsa Oharra, hemen.
Bideoa, hemen.