Petronorrek jakinarazi nahi du, bihartik aurrera, SR3B Sufrea Berreskuratzeko Unitatearen geldialdiari ekingo zaiola, mantenu lana egiteko. Unitatea zerbitzuz kanpo egongo da martxoaren hasierara arte. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.