Bilboko Ingeniarien Eskola Fundazioak Ingenia Saria eman dio Petronorri euskal ekonomiari egindako ekarpenagatik.
Emiliano López Atxurra konpainiaren zuzendariak Fernando Querejeta Fundazioaren presidentearen eskutik jaso zuen golardoa atzo, astelehenez, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ikasgela Nagusian ospatutako galaren barruan.
Ingenia Sarien epaimahaiak Petronor omendu nahi izan du golardoen X. edizioan, “konpainiaren ibilbidean eraldaketak izan duen pisuari eta sektoreko erreferentzia bihurtzeko asmoz berrikuntzaren arloan egindako etengabeko ahaleginari erreparatuz eta lidergo horrek inguruneari ekarri dizkion onura ekonomiko nahiz enpresarialak kontuan hartuz, puntako beste konpainia eta proiektu batzuk erakartzen lagundu duen heinean “.