LÍNEA VERTICAL, Geldialdiko erreskate industrialeko taldea

David Argón Erreskate teknikaria, David Fernández Talde burua, David Rodríguez Erreskate teknikaria, José Vicente Fayos Talde burua, Enrique Osiel GRI-ren koordinatzailea eta Mariano Frutos Erreskate teknikaria.
Línea Vertical 2000. urtean Línea de la Concepción hirian (Cadiz) sortu eta irisgarritasun zaileko lekuetan lan egiten duen enpresa da. Energiaren eta petrolioaren industrian lan egiten du nagusiki, lau esparru nagusi hauei atxikita: Prestakuntza, Ikuskaritza (suntsipenik gabeko saiakuntzetan espezializatutakoa), Mantentze-lanak eta Erreskatea. Espainia osoko eta Txileko 40 bat zentrotan lanean dihardute.

Erreskate saileko 10 pertsonak osatutako taldea Konbertsio Unitatearen Geldialdian lan egiten ari da. Hauxe da hemen parte hartuko duten bigarren Geldialdi handia, baina 2014az geroztik, mantentze-lanak egiten dituzte Petronorren, eta haien esanetan, konpainia honetan  “segurtasunaren estandarra oso altua da”. Esperientzia zabala dute lantegi eta findegi  “pilo batean”,  eta diotenez,  “Petronorren ez dituzte inondik ere mugatzen lan hauetarako giza-baliabideak edo baliabide materialak, oraingo honetan Línea Verticaleko erreskate talde bikoitza kontratatu duelarik”.

EIT altuerako nahiz erreskateko lanetan trebatutako teknikari taldea da, irisgarritasun zaileko eta toki itxietako lanetan espezializatuta dagoena. Petronorren egiten ari diren lanaren % 95 altueran zein toki itxietan lan egiten dutenei aholkularitza ematearekin eta horien segurtasuna bermatzearekin lotuta dago. Horretarako, arriskuei buruzko ebaluazioak eta prebentzio lanak egiten dituzte, eta behar izanez gero, erorketen aurkako gailuak instalatu edo soken erabilpenean oinarritutako tekniken bidezko sarbidea errazten dute garapen bertikaleko ekipoetan. Portzentaje txikiago batean, findegian egiten duten lanaren heburua erreskatea da, larrialdirik gertatzekotan. “Baina prebentzio lan ona egin baldin badugu, inork ez du kontuan hartzen aukera hori”,  ziurtatu dute.

3na pertsonak osatutako bi talde eta altuerako erreskateetarako zein osasun arloko larrialdietarako materialaz hornituta dauden bi ibilgailu dituzte. Adierazi dutenez, larrialdirik gertatzekotan,  “barne-prozedura jakin bat abiarazi ohi dugu, kaltetutako pertsona leku segurura ebakuatzeko, egoeraren ondorioak areagotu gabe”. Gainera, “Petronorreko Segurtasun, Osasun eta Suteen aurkako Sailarekin batera, segurtasuna eta ebakuazioa findegiko edozein lekutan bermatu”  ahal dutela ziurtatu dute.