Petronorrek Suteak ekiditeko 2019ko praktika programa hasi du

Ohikoa denez, Petronorrek, 2019rako ekintza batzuk programatu ditu bere langileak suteak ekiditeko tekniketan prestatzeko helburuz.

Prestakuntza honetan Findegiaren barruan dagoen suteen aurkako zelaian benetako suarekin esku hartzen da, besteak beste. Heziketa, suteak ekiditean, adituak diren pertsonekin egiten da eta uneoro langileen zein instalazioaren segurtasuna kontrolatzen dute. Ez da arriskurik egongo.

Ohiko programa da, urtez urte, indarreko legegintza betez eta administrazio publikoko sailen onespenaz, Petronorrek abian jartzen duena. Ingurunea honen berri badauka. Hala ere, informatu egin da berriro, jarduera aurrera egin ahala kea agertu daitekeelako eta jakinean egonik funtsgabeko alarmak saihesteko.

Horregatik, 2019 urtean zehar egingo diren praktiken egutegia eransten dugu. Praktika hauek 08:30etatik 10:30etara bitartean egingo dira data guztietan.

EGUTEGIA:

-Otsaila: 20, 26 eta 28an.

-Martxoa: 4, 6, 12, 14, 26 eta 28an.

-Apirila: 1, 3, 9, 11 eta 29an.

-Maiatza: 7, 9, 13, 15 eta 21an.

-Urria: 3, 7, 29 eta 31an.

-Azaroa: 4, 5, 6, 12, 14, 18, 20, 26 eta 28an.

-Abendua: 2, 4, 10 eta 12an.