Batzarrean, Sistemen kanpo auditoretzen emaitzak, Zuzendaritzak Sistemak ikuskatu ondoren hartutako erabakiak eta aurtengo Auditoretza Plana aztertu dira. Hartutako erabakien artean, beren horretan mantendu dira Zuzendaritzei atxikitako auditoretza taldeak, barne auditoretzetan gai garrantzitsuei buruzko zeharkako erabakiak betetzen ote diren egiaztatzeko probak egingo dira, ISO 50001 arauari buruzko barne auditoretza gainerako arauetatik bereizita egingo da, geroko integrazioa sakon aztertuz, eta auditore berriak prestatuko dira. Gainera, aurtengo auditoretza OHSAS deritzona ordezkatuko duen ISO 45001 Arau berrirako trantsizioko Gap Analisia egiteko erabiliko dela erabaki da, horretarako behar den prestakuntza hartuz.
Aurten barne auditoretzen metodologian egindako aldaketa nabarmendu behar da, ISO Arauen (Segurtasuna, Kalitatea eta Ingurumena) 2015eko berrikusketa berrian ezarritako betekizunei jarraiki. Oraingoan, Zuzendaritzaka egin da, sailka eta prozedurei begira egin beharrean. Horren harira, lidergoari eta Plan Estrategikoaren aurrerapen mailari erreparatu zaie, proiektuen matrizearen miaketa zehatza eginez.
Horrez gain, prozesuak, eraginkortasun maila eta beharrezko baliabideak ikuskatu dira, horien metodologia eta adierazleen araberako kontrola sustatuz. Urte horretan, halaber, ISO 50001 Energia Eraginkortasunari buruzko Araua gehitu da, Petronorrek aurreko urtean lortutako ziurtagiriari jarraiki.
Petronorren ziurtatutako Kudeaketa Sistemen erreferentziazko arauei buruzko prestakuntza (Kalitateko ISO 9001, Ingurumeneko ISO 14001, ISO 50001, Laneko Segurtasun eta Osasuneko OHSAS 18001 eta Istripu Larrietakoa) eta auditoretza arloko esperientzia zabala duten sailetako teknikari eta buruek osatzen dute Auditore Liderren kolektiboa.