‘La caja 507’ (Enrique Urbizu, 2002) eta ‘La pelota vasca (la piel contra la piedra)’ (Julio Medem, 2003) dira euskal zinemaren zikloan, gaur, martxoak 29, eta igandean, hilak 31, emango diren filmak. Petronorren babespeko ‘68aren ostean’ erakusketaren ingurukoa da zikloa, Bilboko Arte Ederretako Museoko auditorioan egiten ari dena. Urbizuren pelikula 17:30etan ikusi ahal izango da gaur, eta 19:45etan 31n; eta alderantziz Medemenaren kasuan.
Antonio Resines eta José Coronado buru direla, lehenengo filmak Modestori buruz dihardu, Costa del Soleko banku-sukurtsal bat zuzentzen duen gizon zintzo eta langile bati buruz. Egun batean, lapur batzuk sartzen dira bankuan, segurtasun-kutxak eztandarazten dituzte eta barruan uzten dute harrapatuta. Kasualitatez, 507. kutxaren edukia ikustean jabetzen da bere alabaren urte batzuk lehenagoko heriotza ez zela istripua izan.
‘La pelota vasca’ Euskal Herriari buruzko dokumentala da, herritarrei egindako elkarrizketetan, artxiboko materialean eta soinu-banda bikain batean oinarritutakoa.