AOP Espainiako Petrolio-produktuen Operadoreen Elkarteko kideek Petronor findegia bisitatu zuten atzo.
Manu Nuñez Ingeniaritza eta Garapen zuzendariarekin eta Gualber Atxurra Erakunde Harremanetako teknikariarekin batera, BBE-ekin (Banakako Babes Ekipoekin) jantzi ziren eta findegitik ibilbidea hasi zuten, 1-2 Kontrol Gela eta behatoki berria bisitatuz. Bertan, Petronorren industria proiektuaren garapena azaldu zitzaien.
Ondoren, FMU unitatea eta Gordin 1-eko karga zein destilazio sistema gertutik ikusteko aukera izan zuten. Jardunaldia Luzero Puntako Itsas-terminalean amaitu zen.