Kongresuaren irekierako agerraldian, Iñigo Urkullu lehendakariak gonbidapena luzatu dio Estatuko zein nazioarteko arrisku-kapitalari, Eusko Jaurlaritzak arrisku-kapitaleko funts publiko-pribatua eratzeko abian duen proiektuarekin bat egin dezan, euskal enpresetan inbertitu eta hauen hazkundean laguntzeko 250 milioi euro ere erakartzeko asmoz.
Euskadik inbertsioak erakartzeko eskaintzen dituen abantailak nabarmentzean, Lehendakariak argi du “gure konpromisoa argia dela: egonkortasuna, enpresarekiko hurbiltasuna eta lankidetza” publiko-pribatua. 250 milioiko funtsaren helburua, Urkulluk inbertsiogileen aurrean adierazi duenez, “potentzialtasun teknologikoa eta nazioartekotzeko aukera duten kapitalizazio ertaineko enpresen hazkundea eta hedapena bermatzea” da.