Sormena sustatzea da proiektu honen helburua, teknologia modu erraz, jostagarri eta eskuragarrian erabiliz. Horrela, hainbat adinetako ikasleei ezaguera teknikoak eta gaitasun sozialak garatzeko aukera ematen dien “esparru irekia” sortzen da, ibilgailu elektriko iraunkorrak diseinatu, garatu eta eraikitzeko helburuari jarraiki.
Kid’s Kit-Car da Iberiar Penintsulan jarduteko Greenpower Education Trust UK deritzonaren baimena duen elkarte bakarra. Sariak aintzakotzat hartu ditu teknologia eta balioak uztartu eta heziketa-modu berri bat sortzeko egin dituen ahaleginak, umeak ikasketa-prozesuko protagonista bihurtuz.
Proiektua garatzen lagundu dute Bizkaiko Industria-Ingeniarien Elkargoak, sostengu teknikoa eskainiz, eta “Lankidetzarako Ingeniaritza” GKEak, dibertsitatea eta balioetan oinarritutako hezkuntza sustatuz.