Aurrera begira, “Europako mundu atlantiarreko findegi modernoena izatea da” Petronorren helburua, “merkatuan produkturik onena duena”. Eta hori lortzeko zutabe nagusiak enpresako “jendearen garra eta inbertsio teknologikoa” dira. Testuinguru horretan, 2050era begira energiaren alorrean Europak egindako eskakizunak “iraultza teknologikoa indartzeko eta azkartzeko” baliatu behar direla esan du.
Petronorrek “gizarteari aberastasuna ematen” diola nabarmendu du López Atxurrak, eta administrazio publikoen babesa sentitzen duela gaineratu. Halaber, Repsolen konpromisoa ere goraipatu du: “momenturik txarrenetan hor egon” dela gogorarazteaz gain, enpresa horrek “hemengo teknologia eta gaitasun industriala” baloratzen dituela aipatu du, “eta hori mugikortasun elektrikoan esaterako” ikusi ahal izan dela.
Elkarrizketaren laburpena, hemen.