Petronorrek 10 milioi euro inbertitu ditu itsasontzietako zamalanetako lurrunak berreskuratzen dituen sistema bat instalatzeko, Lucero Lurmuturreko Itsas Terminaleko 2. eta 3. atrakalekuetan.
Sistema honen bitartez, nafta edo gasolina garraiatzen duten itsasontzietako zamalanetan sortutako hidrokarburo-lurrunak berreskuratuko dira. Ingurumen arloko inbertsio honek garrantzi handia du segurtasunaren ikuspegitik ere, konposatu organiko lurrunkorren isuriak murriztu eta itsasontzietako zamalanen segurtasuna hobetzen baitu.
Petronor da Estatu osoan sistema hau duen lehenengo findegia eta Bilboko Portuko operadore bakarra.