Bizkaiko Lurralde Auzitegiak berretsi egin du 2016ko elektrizitate-itzalaldiagatik Petronorri 17,8 milioi euroko kalte-ordaina ematera Iberdrola zigortzen zuen lehen instantziako epaitegi baten iazko sententzia.
Urte hartako uztailaren 29an, Iberdrolaren azpiestazio batean konponketa lanetan zebiltzala, eten bat izan zen horniketa elektrikoan, konpontzeko 12 minutu behar izan zituena.
Egiaztatu denez, 45 segunduko elektrizitate-etenak kalte konponezinak eragiten ditu fintze-instalazioetan, eta baita horren ondorioz lortu ez den irabazia ere; eta, beraz, zigortutako aldeak aipatutako kalte-ordainari egin behar dio aurre, eta dagozkion interesei.