Findegi Teknologia eta Petrokimika irakasgaiko Ingeniaritza Kimikoko Unibertsitate Masterreko ikasleek Petronorreko instalazioak bisitatu dituzte.
Ohikoa denez, ikasleek Petronorren funtzionamendua eta historia gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduradunaren azalpenen bidez.
Findegiko instalazioetan zehar ibilbidea egiteaz gainera, 1-2 Kontrol Gela bisitatu zuten eta Luzero Puntako Itsas-terminalera ere gerturatu ziren.