Kantabriako Unibertsitateko Meatze eta Energia Eskola Politeknikoaren ikasle zein irakasle taldeak Petronor bisitatu du, Findegiaren instalazioak eta fintze prozesua gertutik ezagutzeko asmoz.
Muñatonesen ongietorria jaso ostean, bisitariek Findegiaren funtzionamendua gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduradunaren azalpenen bidez.
Ondoren, ikasle eta irakasleak Petronorreko instalazioetan zehar ibili ziren, Kontrol Gela berria ikusi zuten eta Luzero Puntako Itsas-terminalera ere gerturatu ziren.